Elkarkidetza logoa


TOKI ETA FORU ADMINISTRAZIOA


a) ATXIKITZE-PROZEDURAK

Lan-harreman finkoa edo aldi baterako lan-harremana duten langileek, kontratazioaren momentutik aurrera atxikitzeko eskubideaizango dute.

Atxikitzeko atxikitze-eskaera , bete beharko da. Ekarpenak atxikitze-eskaera formalizatu eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera hasiko dira. Izan ere, une horretan sartzen da indarrean arriskuagatiko asegurua

b) EKARPENAK.

Elkarkidetza Gizarte Aurreikuspenerako Sistemara egin beharreko ekarpenak erdibana ordaintzen dituzte langile eta Administrazioaren artean. Hau da, Administrazioak langileak ordaindutako kopuru berekoa ekartzen du honen izenean. Horrela langileak aurrezki bikoitza egitea lortzen du.

Ekarpenak, langileen sailkapen taldearen arabera ezartzen dira (A1,A2,C1eta C2) eta 2009. urtekoak ondorengoak dira:

 

2010ko EKARPENAK (6%)
TALDEA
OINARRIAK
LANGILEA
ERAKUNDEA
GUZTIRA
A1
46.671,33
100,01
100,01
200,02
A2
38.108,00
81,66
81,66
163,32
C1
31.262,00
66,99
66,99
133,98
C2
26.128,67
55,99
55,99
111,98

 

2010ko EKARPENAK (7%)
TALDEA
OINARRIAK
LANGILEA
ERAKUNDEA
GUZTIRA
A1
46.671,33
116,68
116,68
233,36
A2
38.108,00
95,27
95,27
190,54
C1
31.262,00
78,16
78,16
156,32
C2
26.128,67
65,32
65,32
130,64

Urtean 14 kuota ordaintzen dira (12 hilerokoak eta ekaineko eta abenduko gehigarriak). Ordainketak nominan egindako atxikipen bidez egiten dira.

Kuotaren %90 erretirorako aurrezkira bideratzen da eta gainerako %10 arrisku prestazioetara (Elbarritasuna eta Heriotza).

Lanaldi murriztuen kasuetan, %50 edo gehiagokoa denean kuota osoa ordaintzen da. Kuota erdia ordaintzen da ordea, lanaldia %50 baino gutxiagokoa denean.

 

c) PRESTAZIOEN ZENBATEKOA

Elkarkidetzako bazkideek ondoko hauengatiko prestazioak jasotzeko eskubidea dute:

  • Erretiroa
  • Ezintasun iraunkorra
  • Aktiboen alarguntasuna
  • Pasiboen alarguntasuna
  • Zurztasuna

Erretiroagatiko eskubide ekonomikoak bazkidearen aurrezkirako ekarpenek, Erakundearen aurrezkirako ekarpenek eta baliabideen kudeaketatik lortutako errendimenduek osatzen dituzte.

Ezintasun Iraunkorragatiko eta Heriotzagatiko eskubide ekonomikoak, aldiz, lehen aipatutako zenbatekoen baturak eta kapital aseguratuak osatzen dituzte.

 

d) PRESTAZIOAK JASOTZEKO MODUA

Erretiroa, ezintasuna edo heriotza gertatzen den egunaren biharamunetik aurrera hasten da kobratzen. Prestazioak biziarteko errenta bat kobratuz gauzatuko dira, zurztasunean izan ezik, 25 urte bete bitartean aldi batekoak baitira, prestazioa gauzatzeko unean dauden eskubide ekonomikoen arabera kalkulatua.

Salbuespenez kapital-modura kobratu ahal izango dira, sistemaren prestazio osoa, bai Erakundeak berak sortutakoa eta baita berak aseguratutakoak ere, gutxienez hileko 100 eurora iristen ez denean. Zenbateko hori, Gobernu Batzordeak, urtero berrikusi ahal izango du.


Elkarkidetzan dauden kapitalak kobratzeko beste bi balizko daude: iraunaldi luzeko langabezia (urte bat) , eta gaixotasun larria .

 


Copyright © 2007 • Elkarkidetza Eskubide guztiak erreserbatuta