Castellano

Letra-tamaina  A A A

Elkarkidetza logoa

Web orrian bilatu

Web orrian bilatu

Elkarkidetza Berriak

Elkarkidetza.NET



Elkarkidetza:Hasiera »Berriak::
Informazio-zerbitzua

Argitaratzaile: Elkarkidetza  |   25-03-2009

Elkarkidetzak 18 milioi euro banatu ditu 3.833 onuradunen artean 2008an, aurreko urtean baino %5 gehiago



Erakundeak 25.900 partaide baino gehiago ditu, 477 elkarte kidera heldu da eta %8,61eko errentagarritasun historikoari heldu dio

Elkarkidetza

Bilbon, 2009ko martxoaren 25ean.- Elkarkidetzak, Euskadiko Herri Administrazioko langileei zuzendutako Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak (BGAE-EPSV), 18 milioi euro banatu ditu 2008an jubilazio, ezintasun, alarguntasun eta zurztasun errentak jasotzeko eskubidea duten 3.833 pentsiodunen artean. Partaide guztien %13,1 diren onuradunen artean banatutako diru kopuruak %5eko hazkundea erakusten du aurreko urtean banatutako diru kopuruarekin aldenduz gero.                                       

Euskalduna Jauregian gaur bildu den Elkarkidetzaren Asanblada Nagusiak 2008ko kontuak eta kudeaketa txostena onetsi ditu. Erakundeak bere kide kopurua handitu du, eta, horrela, gaur egun 25.913 partaide eta 477 erakunde ditu, izan ere, joan den ekitaldian 1.078 partaide eta hamar erakunde eta korporazio berri sartu baititu, urte hasieran markaturiko helburuak betez, Jon Zabalia presidenteak eta Amaia Aldasoro presidenteordeak azpimarratu dutenez.                                                            

Asanbladaren aurrean aurkeztu diren datuak kontuan izanik, Elkarkidetzak %8,61eko errentagarritasun garbi historikoa lortu du 1986an sortu zenetik. Epealdi horretan, Erakundeak bere ondarearen erosketa ahalmenari eutsi dio, izan ere, KPI-aren %286ko errebalorizazioa lortu baitu denbora tarte horretan.

Kuotetatik sortutako diru-sarrerak 39,5 milioi eurokoak izan ziren, hau da, 2007an baino %10 gehiago, taldearen zati baten ekarpenak handiagoak izan baitira (%6tik %7ra).                                                                                                                                                                                         

Pentsiodunen taldeari ordaindutako jubilazioengatiko prestazioak 11 milioi eurotik gorakoak izan ziren; alarguntasunagatik ordaindutako prestazioak 2,9 milioi eurora heldu ziren, eta alarguntasunari, zurztasunari eta bestelakoei dagozkienak 1,6 milioi eurokoak izan ziren.        

Elkarkidetzaren ondarea 610 milioi eurotik gorakoa da, eta Erakundearen erreserbak %7,5 hazi ziren 2008an, 32 milioi euroak gaindituz. Estaldura tasa %121,52koa da, hau da, legez eskatutako gutxienekoa baino %17,52 gehiago.

Inbertsio politika
Jon Zabaliak, Elkarkidetzako presidenteak, adierazi du egungo finantza panoramaren barruan, “Elkarteak segurtasunari eman diola lehentasuna, errentagarritasunaren aurrean. Kapitala gordetzera bideratutako politika burutu dugu, asko murriztu dugu errenta aldagarrian eta beste aktibo batzuetan egindako inbertsioa, likideziaren mesedetan.”                        

Horrela, Elkarkidetzak, errenta aldagarrian zuen inbertsio ehunekoa %13,48ra murriztu du, eta likidezian nabarmen hazi da. Joan den ekitaldian, Erakundeak kudeaketa gastuak %0,5etik behera izateko zuen helburua bete du, eta, horrela, gastu horiek administratutako ondarearen %41ekoak izan dira.                                                         

Kudeaketako Bikaintasun Modeloa
Elkarkidetzak, bere Berrikuntza Planaren barruan, Erabateko Kalitate Sistema ezarri du: EFQM modeloa (European Fundation for Quality Model). Modelo horren helburua bikaintasunaren bilaketa eta Kudeaketaren Kalitatean “Zilarrezko Q-a” lortzea da.