Castellano

Letra-tamaina  A A A

Elkarkidetza logoa

Web orrian bilatu

Web orrian bilatu

Elkarkidetza.NET



Elkarkidetza:Hasiera »Nongo kide Gara? ::
Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Federazioa

Elkarkidetza Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Federazioaren kidea da, hau sortu zenetik.

Eusko Legebiltzarreko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Legearen babespean sortutako elkartea da eta Euskadiko ia BGAE guztiak hartzen ditu.

Hurrengo hauek dira helburuak: federaturiko erakundeen interesak defendatzea, aurreikuspeneko interes orokorrei buruzko gaietan erakundeak ordezkatzea eta elkartuek behar izaten dituzten zerbitzu orokorrak ezartzea.

Federazioaren gobernua Batzar Orokorrari eta Gobernu Batzordeari dagokie.

Sistema modalitatearen arabera federaturiko erakundeak hurrengo hauetan banatzen dira: Elkartekideak, Desberdinak, Enplegukoak eta Banakakoak.

Elkarkidetza, logikoa denez, Enplegu modalitatean dago eta hortik elkarlanean aritzen da Euskadiko gizarte aurreikuspen osagarria defendatuz, lehenengoz, Enpleguko beste BGAE guztiekin eta bigarrenez, federaturiko beste guztiekin.

Federazioaren bitartez, Elkarkidetzak Espainiako Mutualitate Konfederazioan parte hartzen du.

BGAEko Federazioak, gainera, Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Behatokia datu bankuaren mantentze eta gaurkotze lanetan ere parte hartzen du.