Innobasque Ekonomiaren eta Gizartearen Bigarren Eraldaketan lider izateko bokazioarekin sortu da, berrikuntza sustatzeko eremuan . Eta erronka handi hori erakunde, enpresa eta gizarte osoarekin partekatzen dugu, elkarrekiko lankidetzaren konpromisoarekin. Berrikuntzaren Euskal Agentziak osaturiko sarean garatuko dira, koordinatuta, gure gizarteak dituen gaitasun handiak.
Innobasque parte hartzeko bidea da, pertsona —fisiko eta juridiko— guztiengana irekia, eta bera da eragile guztiek beren gaitasunak garatzeko foroa, gizarte berritzailerantz jotzeko aldaketa-prozesu horrek arrakasta izan dezan. Azken batean, Innobasque da sektore publikoak eta pribatuak bat egiten duteneko zutabea, eta hor pertsona bakoitzak du bere balioa.