Batzar Nagusia
Batzar Nagusia Erakundearen gobernu organo gorena da; lau urtetarako hautatzen da eta 100 ordezkarik osatzen dute honela banaturik:
Instituzioak ordezkatuz 50 kide:
Enplegatuak ordezkatuz: 50 kide, zeinen banaketa Sindikatu Zentralek sindikatu hauteskundeetan lortzen dituzten ordezkari kopuruarekiko proportzionala izango den, eta parte hartzen duten Instituzioen kolektiboen pisu ekonomikoa ponderatuz.
Gobernu Batzordea
Gobernu Batzordeak Erakundearen gobernu zuzena du bere ardurapean eta horren kideak Batzar Nagusiaren ordezkarien artean izendatuko dira.
Hamasei kidek osatzen dute, horrela banaturik:
Zortzi batzordekide Instituzioak ordezkatuz:
Zortzi batzordekide enplegatuak ordezkatuz, Batzar Nagusiko enplegatuen ordezkarien proportzioa mantenduz banaturik.