Elkarkidetza.NET
Elkarkidetza:
Hasiera»Zer egiten dugu? ::
Elkarkidetzako izatearen abantailak
Elkarkidetzak Gizarte Segurantza Publikoaren pentsioaren osagarri bat eskaintzen die bazkideei, zalantzarik gabeko abantailak dituen sistema baten bitartez.
- Gizarte aurreikuspenean espezializaturiko sistema da, esperimentatua eta errentagarria sektoreko batez bestekoarekin konparatuta etekin handiagoak lortzen dituena.
- Ekarpenak Instituzioak eta enplegatuak erdibana egiten dituzte.
- Erretiro Pentsioaz gain, badaude beste prestazio batzuk ere: Ezintasun Iraunkorra, Alarguntza eta Zurztasuna, prestazio publikoak biziarteko errentekin osatuz.
- Kudeaketa gastuak txikiak dira. Horregatik, pentsioek zenbateko handiagoa lortzen dute.
- Langileek, sindikatuek eta Administrazioak bultzatzen eta kontrolatzen dute.
- Elkarkidetzaren kideek aditu taldeak eskainitako erabilgarritasunari eta arreta pertsonalizatuari etekina ateratzen diete, aholkularitza zerbitzua eta kolektibo handiek bakarrik lortzen dituzten abantailak eskaintzeko gai baitira:
- Merkatuko tarifarik onena Bizitza eta Ezintasun Aseguruentzat , Entitateak berak estaltzen dituen gertakizunetarako osagarri garrantzitsu bat.
- Prezio bereziak Etxe eta Auto Aseguruentzat.
- Interneteko bulegoa: Elkarkidetza web orria komunikazio tresna da, zeinen bitartez arreta eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzeko gaitasuna hazten den.
Hemendik bazkideek informazio pertsonalizatua izateko aukera dute, gure bulegoetan egongo balira bezala. Erosotasun eta poztasunaren alde Kode pertsonala erabiliz .